2008/08/10

Alfabetatze anitza

Eskola bere sorreratik gaur egunerarte ahozko eta idatzizko erakundea da. Hau da bere edukiak eta jarduerak ahoz zein idatziz igorri eta landu ditu. Gaur egun orokorrean idtzizko eduki eta euskarrietan oinarritzen da erabat, liburu eta ingurraztiekin egiten delarik lan, eta ahozkoa lagungarria izaten da, idatzizkoa azaldu eta indartzeko alegia. Badaude hala ere hainbat eduki ahoz baino ez direnak lantzen eta beste gauza askok ere ahozko zati garrantzizko bat dute, baina hauek gutxiengoak direla onartu behar da. Horregatik ahozko eta idatzizko alfabetatzea eman eta landu da betidanik eskolan, hori izan baita gizarteak eskatu eta ikasleek ikasi behar zutena.


Gaur eguneko gizarteak ordea asko aldatu dira eta ondorioz eskola erakundeari eskatu behar zaion kulturaren transmisio eta gazteen sozializazioan ere aldaketan eman beharko litzatekez. Eguneroko bizitzan erabiltzen diren eta beharrezkoak diren lengoaiak ugaritu egin dira eta beharrezko trebetasunak aldatu.

Guzti horren ondorioz hainbat autorek gaur eguneko haurren alfabetatze anitzaren beharra defendatzen dute, eta ez soilik ahozko eta idatzizko lengoaien alfabetatzea. Honekin betiko idatzizko eta ahozko alfabetatzeei alfabetatze digitala gehituko litzaieke, baia alfabetatze digital honek hainbat osagai ezberdin dituela uste dute. Honakoak litzatekez osagai horiek;

1. Alfabetatze foto-bisuala. Irudiak irakurri edo interpretatzen edo jasotzen eta irudiak sortu eta beraiekin komunikatzen ikastea.

2. Bikoizte kreatiboan alfabetatzea. Material eta euskarri ezberedinak erabili eta eraldatuz produktu berriak eratzen ikastea.

3. Alfabetatze adartua, hipermedia. Hipermedietatik nabigazioa eta informazioa jaso eta tratatzea, ez soilik informazioaren jabekuntza lineal eta sekuentziazkoa.

4. Informazioaren alfabetatzea. Informazioa era kritikoan analizatzeko gaitasuna lortzea, informazioa ezberdinak eskuratu eta egokia, zuzena edo erabilgarria aukeratu eta kritikoki onartzen ikastea.

2008/08/09

IKT alfabetatzea

Gaur eguneko dekretu eta adituek haurren alfabetzate teknologikorako gutxiengo batzuk zehazten dituzte gaur eguneko munduak eta batez ere etorkizunean bizitzeko ezinbestekoak izango direlakoan. Hona hemen haurrek era sistematikoan lan eginda, praktikara bideratuta eta testuinguru egokian jardunda berenganatu behar dituzten gaitasun edo konpetentzia digitalak;

1. Beharrizan goera edo arazo bat, identifikatu eta definitzen jakitea.

2. Egoera horri irtenbidea emateko beharrezko informazioa bilatu eta topatzeko gaitasuna izatea.

3. Topatutako informazioa hautatzea eta berarekin lan egiten jakitea.

4. Informazio berria aurretiko ezagutzekin erlazionatu eta batzeko gaitasuna izatea, eskemak aberastu edo berreginez.

5. Informzioa ebaluatu eta fidagarria den erabakitzeko gaitasuna garatuta izatea.

6. Informazioa sortzeko gaitasuna izatea, lengoai/formato anitzetan (argazki, testu, irudi, soinu).

7. Informazioa komunikatzen edota hedatzen jakitea bide ezberdinetatik.


Eta guzti hau hiru aspektu ezberdinetan menperatu behar litzateke;

a) Ezagupenak (teorikoak).

b) Gaitasunak (praktikoak).

c) Aspektu, sozialak, emozionalak, etikoak, legezkoak... .


Irakaskuntzan aspektu guzti hauek betidanik landu dira esaterako hizkuntzak irakasterakoan. Ez dago ezer berririk kontu guzti honekin euskarria salbu. Liburu baten izan ordez ordenagailu, argazki kamera, mugikor eta horrelako gailu teknologikoen bitartez landu eta menperatu beharreko ezagutzak dira.



Nire ikuspuntutik begiratuta teknologia berrien aldeko gauza garrantzitsu bat dago hemen. Aurreko konpetentzia guztiak liburuekin lantzen badira, hizkuntz konpetentziak garatuko dira baina ez etorkizunean oinarri izango diren informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren inguruko konpetentziak. Baina alderantziz egin ezkero eta teknologia berriekin lan egin, interneten informazioa bilatu eta word batean testu bat sortu mundu zabalera blog bidez argitaratzeko IKT konpetentziak lantzeaz gain hizkuntz konpetentziak lantzen dira, liburuekin bestean. Beraz argi geratzen da zein den nire iritzia.

Jarrerak IKTekiko

Gizarte guztietan edozein motatako aldaketa nahiko sakon bat ematen bada edo emateko aukeraren aurrean jarrerak edo erantzunak ezberdinak izaten dira baina ohizkoenak edo nagusiak bi dira jakina, aldekoa edota aurkakoa. Gauza bera gertatzen da nola ez teknologia berriekin, edozelako tekonologia iraultzaileak agertzen direnean aurkako iritzidunak euren ahotsa plazaratzen dute eta aldekoak aurrerapena besarkatzen dute. Nola ez, irakaskuntza gizarte ororen atal eta nolabaiteko ispilu izanda gauza beretsua gertatzen da bere baitan.

Eta gaur eguneko egoera berezian, non teknologia berri eta oso korapilotsuak toki guztietara heltzen diren, hezkuntza ez da salbuezpen. Haurra gainera euren irakasleak direnak baino adituagoak dira askotan gailu eta erabilpen berrietan eta honek maisu maistrekiko kontrako sentimendua bultzatu dezake. Ulertzekoa da batez ere irakasle nagusiengan, zailago zaielako ikastea eta ohitura gutxiago izan dutela eurenbizitzan zehar. Ezkorrek ordea ulertu behar izango lukete, euren jarrera edo erabakiak besteengan ere eragina duela, eta gainera begiak estali arren mundua aurrea doala, eta denboraren poderioz gertatzen den gauza bakarra kasu honetan denak okerrera egiten duela da. Nahi edo ez teknologiak aurrera darrai eta geroz eta garrantzi handiagoa izango du bizitzaren esparru guztietan, eta nahi zein ez haurrek euren prestakuntza egokia eta osatua izan daiten tekonlogia berriak ulertu behar dituzte eta euretaz baliatzeko gai izan.

Erabili beraz tekonologia berriek eskaintzen dituzten aukerak, ez denak, ez edozein gauza, kritikoak izaten jarraitu behar dugu. Baina zerbaitek emaitza onak ematen dituela frogatzen denean ezin dugu entzungor egin eta beste toki batera begiratu. Gure eta gure ikasleen onerako da.






2008/08/08

Irudiak eta testuak

Testu eta irudien arteko erlazioa oso zaharra da zalantzarik gabe baina honek ere azken urteetan batez ere aldaketa handia jasan du. Batez ere iherarkian datza aldaketa horrek, garai batean irudiak erabiltzen bait ziren testua osatzeko eta informazio gehigarria emateko baina gaur egun irudia lehen mailako osagai bihurtu da, eta testua izaten du lagungarri gisa.

Aldaketa guzti honen jatorria telebistan topa dezakegu nire ustez, telebistak besteak beste informazioa jasotzeko era berri bat ekarri bait zuen, irrati eta batez ere egunkari zein liburuen alboan. Guzti horri gainera gaun eguneko tekonologia digitalak gehitu behar zaizkio non dena edo ia dena irudi bidezkoa den. Bideo jokoak guztiz dira irudiz osatuak eta internet ere geroz eta gehiago irudiz eta bideoz baliatzen da dena azaltzeko. Hau teknologia berrien garapenak ekarri du neurri batean, baina ez bakarrik hedatu egin duelako, ahalbidetu ere tekonologiek egin dute, gaur egun ordenagailu eta programa egokiekin ia edozer egin baitaiteke grafismo eta irudien munduan.

Beti bezala guzti honek haur eta eskolarekiko duen garrantzia edo erlazioa azalduko dut jarrarian. Esan dugun bezala garai bateko tendentzia aldatu egin da eta gaur egun irudia bilakatu da informazioaren trataeran elementu garrantzizkoena, eta testuak lagundu egiten du bigarren maila batean kokaturik. Hori gertatzen da behintzat haurren munduan, hau da telebistan, aldizkarietan, liburu eta ipuinetan, bideojokoetan, interneten eta abar luze baten. Eskolara doazenean aldiz testuliburu eta betebehar gehientsuenak testu bidezkoak dira, irakurri edo idatzi beharrekoak. Testuak irudiek biano askoz arreta eta esfortzu gehiago eskatzen dute berez eta gainera haurrak ez daude ohituta azaldu dudan bezala, horrela interesa galtzen dutelarik.



Honek ere irtenbide posible bat badu teknologia berrien mundutik, zeinetan irudiak txertatu ditzakegu nahi denean eta nahi beste, edota irudiak sortu ditzakegun zerbait azaldu zein arreta lortzeko. Testu liburuetatik edukin digitaletara salto egiteak arazo hau konpontzen asko lagunduko luke zalantzarik gabe.

Haur hipermedialak

Testu liburu bat, sekuentzialki irakurria izateko pentsatu, diseinatu eta egina dago. Hau da 3 atala ulertzeko lehen bi pasarteak irakurri eta ulerti behar dira derrigorrez, horiek ematen baitute 3garrena ulertzeko behar diren ezagutzak edo datuak. Honela autoreak 3garrren pasartea idazterakoan ez du pentsatzen irakurleak liburua atal horretatik zabalduko duenik, aurreikusten du lehenik beste bi pasarteak irakurriko dituela.

Hepertestu edo hipermedia batek aldiz ez du aurreikusten irakurlea nondik etorriko zaion edo zein izango den horra heldu bitartean berak eginiko bidea, hartzaile edo irakurlea heltzen zaiola soilik pentsatzen du. Honela testu horretan agertzen diren gai, ekintza, datu... garrantzitsu guztiak bertan azalduak egon behar dira, zuzenean edo link bitartez.

Hona hemen hipertestuei buruzko aurkezpen bat.


Gaur eguneko haurrak intenet eta horrelakoetara ohituta izanik, hipermedia baten estruktura kognitiboa dute ohiko testu lineal batena baino.

Zer gertatzen da eskolaren kasuan ? Curriculuma lineala dela guztiz, maila ezberdinetan ematen diren gaiak eta lantzen diren jakintzak menperatu ahal izateko aurreko mailetan ikasitakoa guztiz beharrezkoa da, eta sistemak edo curriculumak, egitzat hartzen du, 6garren mailan baldin bazaude, 3 ,4 ,5... mailetako edukin guztiak menperatzen dituzula. Gauza bera gertatzen da eskolan oinarri diren testuliburu eta programekin, guztiz direla linealak. Baina aurrez azaldu dudan moduan haurren estruktura kognitiboak, hau da euren garunak duen lan egiteko era eta nola dagoen antolatua, hipermedialak dira gero eta gehiago. Hortaz hemen beste arazo bat haurren ikaskuntza prozesuan traba egiten duena.

Frogatu nahi baldin baduzu hipermedia bidezko literatura digitalarekin.