2008/08/09

IKT alfabetatzea

Gaur eguneko dekretu eta adituek haurren alfabetzate teknologikorako gutxiengo batzuk zehazten dituzte gaur eguneko munduak eta batez ere etorkizunean bizitzeko ezinbestekoak izango direlakoan. Hona hemen haurrek era sistematikoan lan eginda, praktikara bideratuta eta testuinguru egokian jardunda berenganatu behar dituzten gaitasun edo konpetentzia digitalak;

1. Beharrizan goera edo arazo bat, identifikatu eta definitzen jakitea.

2. Egoera horri irtenbidea emateko beharrezko informazioa bilatu eta topatzeko gaitasuna izatea.

3. Topatutako informazioa hautatzea eta berarekin lan egiten jakitea.

4. Informazio berria aurretiko ezagutzekin erlazionatu eta batzeko gaitasuna izatea, eskemak aberastu edo berreginez.

5. Informzioa ebaluatu eta fidagarria den erabakitzeko gaitasuna garatuta izatea.

6. Informazioa sortzeko gaitasuna izatea, lengoai/formato anitzetan (argazki, testu, irudi, soinu).

7. Informazioa komunikatzen edota hedatzen jakitea bide ezberdinetatik.


Eta guzti hau hiru aspektu ezberdinetan menperatu behar litzateke;

a) Ezagupenak (teorikoak).

b) Gaitasunak (praktikoak).

c) Aspektu, sozialak, emozionalak, etikoak, legezkoak... .


Irakaskuntzan aspektu guzti hauek betidanik landu dira esaterako hizkuntzak irakasterakoan. Ez dago ezer berririk kontu guzti honekin euskarria salbu. Liburu baten izan ordez ordenagailu, argazki kamera, mugikor eta horrelako gailu teknologikoen bitartez landu eta menperatu beharreko ezagutzak dira.



Nire ikuspuntutik begiratuta teknologia berrien aldeko gauza garrantzitsu bat dago hemen. Aurreko konpetentzia guztiak liburuekin lantzen badira, hizkuntz konpetentziak garatuko dira baina ez etorkizunean oinarri izango diren informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren inguruko konpetentziak. Baina alderantziz egin ezkero eta teknologia berriekin lan egin, interneten informazioa bilatu eta word batean testu bat sortu mundu zabalera blog bidez argitaratzeko IKT konpetentziak lantzeaz gain hizkuntz konpetentziak lantzen dira, liburuekin bestean. Beraz argi geratzen da zein den nire iritzia.

No hay comentarios: