Azken hamarkadetan herrialde garatuetan Iraultza digitala bizi izan dugu. Aldaketa sakon eta bortitzak izan dira giza esparru asko edo gehienetan teknologia digitalen aurrerapenen eskutik. Honela ekonomiak eta entrepresek aldaketak jasan dituzte, baita komunikabideek, kulturak, lanpostuek, aisialdiak, pertsona arteko erlazioek... denetan aldaketa handiak izan dira orain dela 30 urte egiten zenarekin edo zegoen egoerarekin.
Esate baterako begiratuko dugu nola jolasten zuten haurrek orain dela 35 urte. Jarraian gaur eguneko umeek nola jolasten duten begiratu, eta hainbat gailu digital etortzen zaizkigu gogora bapatean. Ordenagailu, mugikor, bideo joko, urrutiko kontroldun auto eta hegazkinak, ipodak... Guzti hauek gauza berriak dira, gizakiak sortutako teknologiak, baina kontua da gizakion bizimodua eta ohiturak aldatu egin dituztela, askotan mesederako eta beste kasu batzuetan kalterako baino ez.
Argi dago beraz hezkuntza atzean gelditu dela bizitzaren beste maila askorekin alderatuta iraultza digitalak ekarri dituen aurrerapen eta aldaketak aprobetzatu eta horiei egokitzeko garaian. Gizartearen atzetik doa hezkuntza gai honetan gizarteari tiraka ibili ordez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario