2008/08/08

Paralelo eta ekintzanitzak

Gaur eguneko haurrak, informazioa jaso eta prozesatzeko zein aisialdirako erabiltzen dituzten baliabide digitalen ordorioz gai dira ekintza ezberdinak momentu berean paraleloki egiteko. Hau da aldi berean gauza ezberdinak abestu eta idazteko gai dira adibidez. Etorkin digitalek gaitasun hau askoz murriztuagoa dute, izan ere garai batean jauzak linealki eta bata bestearen ostean egiten ziren ohituraz eta beste baliabiderik ere ez zegoelako askotan.

Geroz eta gehiago momentu berean gauza bat baino gehiago egiteko gai dira. Euren arreta zatitzeko gaitasuna ahalbidetzen die aldi berean bi edo hiru gauza egitea, nahiz eta horrek ez duen zihurtatzen ondo egitea. Arreta banantzearen ondorioz askotan ekintza bakoitzaren maila bajatu egingo da baina gai izango dira ekintza desberdin horiek ondo egiteko.

Kontua ez da haurrak gauza bi egiten ikastea, hemen garrantzizko gauza da haur horren garunak aldaketak jasatea eta momentuan ekintza biak paraleloki prozesatzeko gaitasuna garatzea. Hor dago aurrerapausu bikaina, horrek dira aldaketa kognitiboak.

Oraindik gehiago esanda askotan haurrak ez dira eroso zentitzen gauza bakar bat egiten baldin badute, eta ekintza edo estimulazio bide gehiago bilatzen dituzte. Askotan telebista ikusi eta musika entzuten dute batera, edota ikasten dabiltzan bitartean musika entzun, gauza bera kirola egiten duten bitartean edota bestelako eguneroko ekintza batzuk egitean etab.

Nire ikastolako praktikaldian ikusi izan nuenez, haurrak etengabe eskatzen zuten musika jartzea gelan, lanak egiten zituzten garaian entzuteko. Nik orokorrean euren nahi hori sariak emateko erabiltzen nuen eta euren jokabidea egokia zenean jartzen nien baina ez gehienetan lanean zebiltzan bitartean. Baina guzti hau kontutan harturik baliteke haurrek euren estimulazio sentzoriala handitzea behar izatea, eta neurri batean horregatik batak bestearekin berba egiten jardutea askotan. Baliteke beraz musika lasaia jartzeak euren beharrizan hori neurri batean bete eta euren onerako izatea, honela jokabideak zein emaitzak hobetuz.


No hay comentarios: