Etorkin eta jatorrizko digitalen artean dauden ezberdintasun askoren artean bat, oso konkretua eta soila ulertzen, erantzunen nolakotasuna da. Erantzun bezala ulertzen da kasu honetan edozein pertsonak zerbait egiten duenean lortu nahi duen emaitz edo eragina, lortzen duena beraz, emaitz edo eragin hori, erantzuna litzateke.
Gaur egun ordea eta geroz da gehiago, umeak ohitu dira momentuko erantzunak jasotzen etengabe; mugikorrarekin deitu edo idatzean, messenger edo chat-etan, bideojokuetan, inteneten... .
Dena ez da txarra ordea, ezaugarri hori baliatzerik badago eta euren ikaskuntzan. Euren hobekuntzak erakutsi behar dizkiegu haurrei, emaitzak ikusi ditzatela. Zuzenketa eta argibideak momentuak emateko duten beharrizana arazo bihur daiteke lehen begiratuan, batez ere klaseko antolakuntzari begira, baina tekonologia berrien mundutik beste ikuspuntu batekin begiratu dakioke kontu honi. Esaterako liburu multimedia batekin lan egiten baldin badugu klasean, haurrek momentuan ikusiko dituzte emaitzak, momentuan eman ahal izango zaizkie zorionak edota hutsegitearen argibideak honela errazago ulertuko dutelarik eta arin eta esanguratsuago ikasi. Askotan ariketa bat egiterakoan eta edozein arazori irtenbidea ematerakoan haurrek egiten dituzten burutapenak eta hausnarketak oso bitxiak dira eta eurek ere ordu edo egun batzuk igarota ahaztu egingo dituzte. Hortaz urrengo egunean zuzenketa egiten baldin bada, ez dutela ariketa egoki egin ikusteak ez die balio izango batzuetan euren akatsa non zegoen ulertzeko, euren hausnarketa prozesuan zer aldatu behar duten ez dute ikasiko. Momentuko erantzun batek arazo horren irtenbidea erdietsi dezake era egokian ematen baldin bada.

No hay comentarios:
Publicar un comentario