2008/08/08

Informazio banaketa zentralizatua edo elkarlotua

Informazioa jaso edo informaziarengana heltzeko garaian estruktura mota bi daude nagusiki, bata zentralizatua eta bestea batez ere garai digitalak ekarri zuena, elkarlotuta dauden nodo sarea litzatekena.

Estruktura zentralizatua gaur eguneko mass media guztiek dutena da esaterako. Bertan erdigue bat dago, teknologikoki aurreratua eta ondo hornitua, oso gateztia eta informazio iturri bihurtzen dena, erdiko puntu horrek igortzen du informazioa. Eta inguruan jasotzaile multzo bat dago, teknologia urriago eta merkeagoarekin zeintzuk informazioa jaso baino ezin duten egin, denak erdigunearekin konektatuta. Denek mezu berberajasotzen dute eta ez dute, noiz, nola edo zer jasoko duten aukeratu edo erabakitzeko gaitasunik, guzti hori erdigunearen menpe bait dago.

Eta beste sare mota nodo edo jasotzaile/igorle elkarlotuen sarea litzateke. Sare mota honetan ez dago erdigunerik, denak daude denekin konektatuta. Internet esaterako mota honetako estruktura bat da. Mota hontako egituretan edonor bihur daiteke igorle edo jasotzaile, edozer gauza igorri edo jaso daiteke gainera eta nahi den momentu zein eran. Informazioa libreki mugitzen da partaide guztien artean. Nodo batetik bestera bide ezberdinak jarraituz heldu daiteke eta edozein puntutara heltzea dago nodo batetik besteetara dauden bideak jarraituz.

Beraz bi motatako sareak ematen dira gaur eguneko gizarte garatuetan, baina ez neurri berean eta estimu berarekin. Telebista gaur egun ere oso bogan dagoen mass media da baina geroz eta gehiago internet bidez zabaltzen da non hartzaileak mezuaren gainean kontrola hartzen duen. Egunkari eta irratiak ez dute gaur egun garai baten besteko arrakasta eta nabarmena da euren norabide bikoitza lortzeko ahalegina hartzaileen partehartzea bultzatuz. Internet eta telefono mugikorrak dira gaur egun arrakasta gehien dutenak agian telebistarekin batera. Internet eta mugikorrekin bakoitza igorle edo hartzaile izan daiteke nahi duenean, eta orotariko mezuekin lan egin, norberak dauka agintea nolabait esateko eta bere denbora eta baliabideak ustiatzen ditu.

Eskola oso esparru berezia da gai honetan ere, izan ere sare mota bien nahasketa bat da. Alde batetik pertsonen arteko erlazioak (haurren artekoak batez ere) nodo elkarlotuen sare bezala ulertu daitekez, biana irakaslearen kasu bereziarekin. Eskolak emateko garaian ere denetarik izaten da, irakaskuntza tradizional batek non irakasleak irakatsi eta ikasleek jaso egiten duten sare zentralizatu itzura hartuko luke nahiz eta ez izan sare mota itxia eta salbuezpenak ugariak izan. Aldiz mintegi motako eskolak ematen badira, edo talde lanak, eztabaidak eta abar nodo ezberdinek euren artean lan egingo dute berdinen arteko erlazio batean. Mota hauetako lanetan hartzaile izateaz gain igorle ere izan daitezke eta euren erabakiak hartuko dituzte.

Esaterik ere ez dago zein den ideala eta zerk bultzatuko duen gehiago ikaslearen garapen kognitibo zein emozional eta soziala.

No hay comentarios: