2008/08/06

Jaiotzaz digitalak edota etorkin digitalak

Iraultza digitalaren berezitasun bat da ez dela gizarte osoan era berean zabaltzen. Eta ez nahiz gaitasun ekonomiko ezberinak dituzten biztanleria sektoreez ari. Adin taldeez baizik, denok ulertzen dugu eta ez zaigu batere arrotza egiten haurrek beraien gurasoek baino askoz gehiago jakitea ordenagailuz zein mugikorrez edo beste edozelako gailu elektroniko digitalez. Zergaitik ordea gurasoek askotan prestakuntza akademiko eta kultural bikaina izanda eta interesa jarrita ? Etorkin digitalak direlako eta horrek suposatzen du gehiago kostako zaiela nahi ta nahiez.

Marc Prenskyk sortutako kontzeptu honek dio orain dela 30-40 urte edo lehenago jaiotakoak, inguru analogiko batean hasi zirela. Inguruan zituzten eta erabilgarriak zitzaizkien gailu teknologikoak analogikoak ziren, hala nola irratia, lehen telebistak, urrutizkin eta autoak, erlojuak, liburuak, musika entzuteko garaiko teknologia eta beste gauza asko jakina. Haurtzaroan gizakian inguruan dituen eta berarengan eragin duten komunikabide eta informazio teknologiek bere garapenean eragin sakona izango dute eta maila kognitiboan ondorioak izango ditu, nolabait esanda era analogikoan pentsatzen ikasten dute mota horretako teknologiak erabiltzen dituztelako. Beraz garai horretan edo lehenago jaiotakoak informazioa prozesatzeko duten era analogikoa da batez ere, liburu, egunkari eta magnetofoiena esaterako.

Gaur egun jaiotako haurrek ordea tekonologia digitalarekin jasotzen dute informazioa eta lan egiten dute. Beraz euren garapenean eragiten du teknologia horrek eta ondorio bereziak ditu.

Honek ezaugarri berezi bat sortzen du informazioaren bilaketan eta harreran garrantzi handikoa gaur eguneko eskolatan. Etorkin digitalek, inguru analogikoetan hezi zirenak hain zuzen, informazioaren bilaketa eta harrera sekuentziala dute eta pentsaketa lineala, hortaz liburuek edo kaseteak bezala funtzionatzen dute hein batean, eta 3garren kantara heltzeko aurrekoetatik pasatu behar dira edo aurreko orrialdeak irakurri behar dituzte. Gaur eguneko umeak ordea informazioaren bilketa eta harrera "aleatorio y distribuido" dute, cd edo ipod belaunaldikoak izanik ohituak daude txikitatik nahi duten kanta nahi duten momentuan jartzen eta interneteko orrialdeak banaka irakurten nahi duten sailetik hasita.

Guzti honek esan nahi du etorkin digital horiek ez dutela aukerarik tekonologia berriak egoki erabili eta ulertzeko ? EZ. Baina horrek esan nahi du askoz sailagoa egingo zaiela eta askok inoiz ez dutela behar bezala ulertuko. Atzerriko hizkuntza bat ikasten denean gertatzen denaren antzerako da (baina sakonagoa askoren aburuz), lehenengotan atzerriko hizkuntza gure ama hizkuntzara itzuli behar dugu ulertzeko, bada horrelako zerbait gertatzen da honekin.

No hay comentarios: