2008/08/08

Informazio banaketa zentralizatua edo elkarlotua

Informazioa jaso edo informaziarengana heltzeko garaian estruktura mota bi daude nagusiki, bata zentralizatua eta bestea batez ere garai digitalak ekarri zuena, elkarlotuta dauden nodo sarea litzatekena.

Estruktura zentralizatua gaur eguneko mass media guztiek dutena da esaterako. Bertan erdigue bat dago, teknologikoki aurreratua eta ondo hornitua, oso gateztia eta informazio iturri bihurtzen dena, erdiko puntu horrek igortzen du informazioa. Eta inguruan jasotzaile multzo bat dago, teknologia urriago eta merkeagoarekin zeintzuk informazioa jaso baino ezin duten egin, denak erdigunearekin konektatuta. Denek mezu berberajasotzen dute eta ez dute, noiz, nola edo zer jasoko duten aukeratu edo erabakitzeko gaitasunik, guzti hori erdigunearen menpe bait dago.

Eta beste sare mota nodo edo jasotzaile/igorle elkarlotuen sarea litzateke. Sare mota honetan ez dago erdigunerik, denak daude denekin konektatuta. Internet esaterako mota honetako estruktura bat da. Mota hontako egituretan edonor bihur daiteke igorle edo jasotzaile, edozer gauza igorri edo jaso daiteke gainera eta nahi den momentu zein eran. Informazioa libreki mugitzen da partaide guztien artean. Nodo batetik bestera bide ezberdinak jarraituz heldu daiteke eta edozein puntutara heltzea dago nodo batetik besteetara dauden bideak jarraituz.

Beraz bi motatako sareak ematen dira gaur eguneko gizarte garatuetan, baina ez neurri berean eta estimu berarekin. Telebista gaur egun ere oso bogan dagoen mass media da baina geroz eta gehiago internet bidez zabaltzen da non hartzaileak mezuaren gainean kontrola hartzen duen. Egunkari eta irratiak ez dute gaur egun garai baten besteko arrakasta eta nabarmena da euren norabide bikoitza lortzeko ahalegina hartzaileen partehartzea bultzatuz. Internet eta telefono mugikorrak dira gaur egun arrakasta gehien dutenak agian telebistarekin batera. Internet eta mugikorrekin bakoitza igorle edo hartzaile izan daiteke nahi duenean, eta orotariko mezuekin lan egin, norberak dauka agintea nolabait esateko eta bere denbora eta baliabideak ustiatzen ditu.

Eskola oso esparru berezia da gai honetan ere, izan ere sare mota bien nahasketa bat da. Alde batetik pertsonen arteko erlazioak (haurren artekoak batez ere) nodo elkarlotuen sare bezala ulertu daitekez, biana irakaslearen kasu bereziarekin. Eskolak emateko garaian ere denetarik izaten da, irakaskuntza tradizional batek non irakasleak irakatsi eta ikasleek jaso egiten duten sare zentralizatu itzura hartuko luke nahiz eta ez izan sare mota itxia eta salbuezpenak ugariak izan. Aldiz mintegi motako eskolak ematen badira, edo talde lanak, eztabaidak eta abar nodo ezberdinek euren artean lan egingo dute berdinen arteko erlazio batean. Mota hauetako lanetan hartzaile izateaz gain igorle ere izan daitezke eta euren erabakiak hartuko dituzte.

Esaterik ere ez dago zein den ideala eta zerk bultzatuko duen gehiago ikaslearen garapen kognitibo zein emozional eta soziala.

Paralelo eta ekintzanitzak

Gaur eguneko haurrak, informazioa jaso eta prozesatzeko zein aisialdirako erabiltzen dituzten baliabide digitalen ordorioz gai dira ekintza ezberdinak momentu berean paraleloki egiteko. Hau da aldi berean gauza ezberdinak abestu eta idazteko gai dira adibidez. Etorkin digitalek gaitasun hau askoz murriztuagoa dute, izan ere garai batean jauzak linealki eta bata bestearen ostean egiten ziren ohituraz eta beste baliabiderik ere ez zegoelako askotan.

Geroz eta gehiago momentu berean gauza bat baino gehiago egiteko gai dira. Euren arreta zatitzeko gaitasuna ahalbidetzen die aldi berean bi edo hiru gauza egitea, nahiz eta horrek ez duen zihurtatzen ondo egitea. Arreta banantzearen ondorioz askotan ekintza bakoitzaren maila bajatu egingo da baina gai izango dira ekintza desberdin horiek ondo egiteko.

Kontua ez da haurrak gauza bi egiten ikastea, hemen garrantzizko gauza da haur horren garunak aldaketak jasatea eta momentuan ekintza biak paraleloki prozesatzeko gaitasuna garatzea. Hor dago aurrerapausu bikaina, horrek dira aldaketa kognitiboak.

Oraindik gehiago esanda askotan haurrak ez dira eroso zentitzen gauza bakar bat egiten baldin badute, eta ekintza edo estimulazio bide gehiago bilatzen dituzte. Askotan telebista ikusi eta musika entzuten dute batera, edota ikasten dabiltzan bitartean musika entzun, gauza bera kirola egiten duten bitartean edota bestelako eguneroko ekintza batzuk egitean etab.

Nire ikastolako praktikaldian ikusi izan nuenez, haurrak etengabe eskatzen zuten musika jartzea gelan, lanak egiten zituzten garaian entzuteko. Nik orokorrean euren nahi hori sariak emateko erabiltzen nuen eta euren jokabidea egokia zenean jartzen nien baina ez gehienetan lanean zebiltzan bitartean. Baina guzti hau kontutan harturik baliteke haurrek euren estimulazio sentzoriala handitzea behar izatea, eta neurri batean horregatik batak bestearekin berba egiten jardutea askotan. Baliteke beraz musika lasaia jartzeak euren beharrizan hori neurri batean bete eta euren onerako izatea, honela jokabideak zein emaitzak hobetuz.


2008/08/07

Momentuko erantzuna eta epe luzeko erantzuna

Etorkin eta jatorrizko digitalen artean dauden ezberdintasun askoren artean bat, oso konkretua eta soila ulertzen, erantzunen nolakotasuna da. Erantzun bezala ulertzen da kasu honetan edozein pertsonak zerbait egiten duenean lortu nahi duen emaitz edo eragina, lortzen duena beraz, emaitz edo eragin hori, erantzuna litzateke.

Bada, etorkin digitalak informazioa era analogikoan antolatu eta jasotzen ohitu dira eta horren ondorioz ez dute momentuko erantzunik behar edo espero. Ohitu dira esaterako kasete guzitak entzuten edo liburu osoak irakurtzen. Eta batez ere ohitu dira norbaitekin urrutizkinez hitz egiteko, bera etxera heldu arte itzaroten, ohitu dira eskutitz bat bidali eta erantzuna luzaroan itzaroten.

Gaur egun ordea eta geroz da gehiago, umeak ohitu dira momentuko erantzunak jasotzen etengabe; mugikorrarekin deitu edo idatzean, messenger edo chat-etan, bideojokuetan, inteneten... .

Kontua da horrek ondorioak dakartzala ohitura eta jokabideetan batez ere. Eta guri bereziki axola zaizkigunak eskolako jardunarekin zerikusia dutenak dira. Haurrek gero eta gehiago nahi izango dute momentuko erantzunak jasotzea edozer gauza edo ariketa egiten dutela, momentuko zuzenketak, momentuko argibideak, euren beharrizan guztiei itzaron barik erantzuna ematea alegia. Honek hainbat arazo dakartza, esaterako beranduko erantzuna izango duen edoze gauzak berez interesa galtzen du haur hauentzat, momentuko erantzunak askotan momentuko satisfakzioa dakarrelako eta hau noiz helduko dan ez baldin badakite ez zaielako interesgarria iruditzen. Honez gain hobekuntza eta ikaskuntzan momentuko emaitzak ikusten ez baldin badituzte amore eman dezakete edota interesa galdu, motibazioa jaitsi, ahaleginak ez bait dituzte epe luzeko inbertsio modura ulertzen.


Dena ez da txarra ordea, ezaugarri hori baliatzerik badago eta euren ikaskuntzan. Euren hobekuntzak erakutsi behar dizkiegu haurrei, emaitzak ikusi ditzatela. Zuzenketa eta argibideak momentuak emateko duten beharrizana arazo bihur daiteke lehen begiratuan, batez ere klaseko antolakuntzari begira, baina tekonologia berrien mundutik beste ikuspuntu batekin begiratu dakioke kontu honi. Esaterako liburu multimedia batekin lan egiten baldin badugu klasean, haurrek momentuan ikusiko dituzte emaitzak, momentuan eman ahal izango zaizkie zorionak edota hutsegitearen argibideak honela errazago ulertuko dutelarik eta arin eta esanguratsuago ikasi. Askotan ariketa bat egiterakoan eta edozein arazori irtenbidea ematerakoan haurrek egiten dituzten burutapenak eta hausnarketak oso bitxiak dira eta eurek ere ordu edo egun batzuk igarota ahaztu egingo dituzte. Hortaz urrengo egunean zuzenketa egiten baldin bada, ez dutela ariketa egoki egin ikusteak ez die balio izango batzuetan euren akatsa non zegoen ulertzeko, euren hausnarketa prozesuan zer aldatu behar duten ez dute ikasiko. Momentuko erantzun batek arazo horren irtenbidea erdietsi dezake era egokian ematen baldin bada.


2008/08/06

Jaiotzaz digitalak edota etorkin digitalak

Iraultza digitalaren berezitasun bat da ez dela gizarte osoan era berean zabaltzen. Eta ez nahiz gaitasun ekonomiko ezberinak dituzten biztanleria sektoreez ari. Adin taldeez baizik, denok ulertzen dugu eta ez zaigu batere arrotza egiten haurrek beraien gurasoek baino askoz gehiago jakitea ordenagailuz zein mugikorrez edo beste edozelako gailu elektroniko digitalez. Zergaitik ordea gurasoek askotan prestakuntza akademiko eta kultural bikaina izanda eta interesa jarrita ? Etorkin digitalak direlako eta horrek suposatzen du gehiago kostako zaiela nahi ta nahiez.

Marc Prenskyk sortutako kontzeptu honek dio orain dela 30-40 urte edo lehenago jaiotakoak, inguru analogiko batean hasi zirela. Inguruan zituzten eta erabilgarriak zitzaizkien gailu teknologikoak analogikoak ziren, hala nola irratia, lehen telebistak, urrutizkin eta autoak, erlojuak, liburuak, musika entzuteko garaiko teknologia eta beste gauza asko jakina. Haurtzaroan gizakian inguruan dituen eta berarengan eragin duten komunikabide eta informazio teknologiek bere garapenean eragin sakona izango dute eta maila kognitiboan ondorioak izango ditu, nolabait esanda era analogikoan pentsatzen ikasten dute mota horretako teknologiak erabiltzen dituztelako. Beraz garai horretan edo lehenago jaiotakoak informazioa prozesatzeko duten era analogikoa da batez ere, liburu, egunkari eta magnetofoiena esaterako.

Gaur egun jaiotako haurrek ordea tekonologia digitalarekin jasotzen dute informazioa eta lan egiten dute. Beraz euren garapenean eragiten du teknologia horrek eta ondorio bereziak ditu.

Honek ezaugarri berezi bat sortzen du informazioaren bilaketan eta harreran garrantzi handikoa gaur eguneko eskolatan. Etorkin digitalek, inguru analogikoetan hezi zirenak hain zuzen, informazioaren bilaketa eta harrera sekuentziala dute eta pentsaketa lineala, hortaz liburuek edo kaseteak bezala funtzionatzen dute hein batean, eta 3garren kantara heltzeko aurrekoetatik pasatu behar dira edo aurreko orrialdeak irakurri behar dituzte. Gaur eguneko umeak ordea informazioaren bilketa eta harrera "aleatorio y distribuido" dute, cd edo ipod belaunaldikoak izanik ohituak daude txikitatik nahi duten kanta nahi duten momentuan jartzen eta interneteko orrialdeak banaka irakurten nahi duten sailetik hasita.

Guzti honek esan nahi du etorkin digital horiek ez dutela aukerarik tekonologia berriak egoki erabili eta ulertzeko ? EZ. Baina horrek esan nahi du askoz sailagoa egingo zaiela eta askok inoiz ez dutela behar bezala ulertuko. Atzerriko hizkuntza bat ikasten denean gertatzen denaren antzerako da (baina sakonagoa askoren aburuz), lehenengotan atzerriko hizkuntza gure ama hizkuntzara itzuli behar dugu ulertzeko, bada horrelako zerbait gertatzen da honekin.

Iraultza digitala


Azken hamarkadetan herrialde garatuetan Iraultza digitala bizi izan dugu. Aldaketa sakon eta bortitzak izan dira giza esparru asko edo gehienetan teknologia digitalen aurrerapenen eskutik. Honela ekonomiak eta entrepresek aldaketak jasan dituzte, baita komunikabideek, kulturak, lanpostuek, aisialdiak, pertsona arteko erlazioek... denetan aldaketa handiak izan dira orain dela 30 urte egiten zenarekin edo zegoen egoerarekin.

Zer gertatu ote da ordea hezkuntza eta eskolekin ? Bizi izan dute aldaketa sakonik hamarkada hauetan ? Bada, hainbat adituk uste dute, eta ni eurekin bat nator, hezkuntzan ez dela iraultza hori antzeman. Aldaketak izan dira jakina baina etxeetan, lanpostu askotan edota aisialdian eman direnak baino askoz txikiago eta azalekoagoak.

Esate baterako begiratuko dugu nola jolasten zuten haurrek orain dela 35 urte. Jarraian gaur eguneko umeek nola jolasten duten begiratu, eta hainbat gailu digital etortzen zaizkigu gogora bapatean. Ordenagailu, mugikor, bideo joko, urrutiko kontroldun auto eta hegazkinak, ipodak... Guzti hauek gauza berriak dira, gizakiak sortutako teknologiak, baina kontua da gizakion bizimodua eta ohiturak aldatu egin dituztela, askotan mesederako eta beste kasu batzuetan kalterako baino ez.

Gauza bera egiten badugu eskolarekin, ikusiko dugu ez dela horrela aldatu, orokorrean denboraren zatirik handiena euren mahaietan jesarrita pasatzen dute haurrek, arbelera begira eta liburu zein koadernotan ariketan egin edo irakurten. Irakasleen azalpenak arbelean izaten dira eta nohizean behin power point bat edo filmen bat erakusten zaie haurrei. Egia da ordenagailu gelak daudela eta baita ordenagailuak eskoletan, baina guztiz daude bigarren maila batean garrantziari dagokionez.

Argi dago beraz hezkuntza atzean gelditu dela bizitzaren beste maila askorekin alderatuta iraultza digitalak ekarri dituen aurrerapen eta aldaketak aprobetzatu eta horiei egokitzeko garaian. Gizartearen atzetik doa hezkuntza gai honetan gizarteari tiraka ibili ordez.